AZKEN 10 SARRERAK

2012/03/19

EGINO, XABIER BIDEA, 200 m. MD 6a+ (derrigorrez V+). 2012/03/17

Aspaldian geunden bide hau egiteko gogokin, baina beti bazegoen aitzakiren bat (gure eskalada maila dela eta) hona ez hurbiltzeko. Aizkorriko elurra ia erabat joanda zegoela ikusita, asteburu batez bere kanalei festa eman eta bide hau Iker eta Josuri egitea proposatu nien "ea zemuz moldatzen gean" aitzakiarekin.

Josuk lehendik bidea egina zuen baina bost hilabete eskalatu gabe egoteak errespetua sartzen du eta eskalada kontu handiz hartuko genuela adostu genuen. "Gañea, ezin badeu rapelau eta listo" esan zuen Josuk.

DATU BATZUK

Erabilitako materiala: 16-17 express zinta eta zinta luze batzuk bilguneetarako.
Bidearen ekipatzaileak: Iñaki Lerma eta Txema Fdez de Landa.
Orientazioa: Hegoa, kontuz udan kriston beroa egiten du eta (eta urik ez dago).

BIDEAREN KROKISA

Bidea MD bezela dago sailkatua. 200 metro inguruko bidea da eta bost luzeetan egin genuen. Hirugarren eta laugarren luzeen arteko tartea oinez egiten da, baita laugarren eta bosgarren artekoa ere, azken honetan III mailako trepadatxo bat edo beste topatuko dugularik. Zailtasun nagusia laugarren luzean dagoen diedroan dago 6a+ zailtasunarekin izendatua dagoelarik. Dena den A0-n egin daiteke txapak ongi jarriak ditu eta.

Bide osoa paraboltez josia dago eta oso ongi jarriak daude. Parabolt guztiak txapatu nahiez gero, 17 bat express eraman beharko dira. Bilgune guztiak argoilekin eta orokorrean oso leku erosoetan jarriak daude. Bidea nolabait margo gorriz markatua dago (komeni da hau jakitea oinez egiten den zatietarako), baina leku askotan ez da oso nabaria izaten.

Argazki honetan nolabait bidea nondik nora doan markatu dut.


OHARRA

Apirilak 1 eta abuztuak 31 artean "Usoa" eta "Aztorea" monolitoen arteko bidetik babestutako espezien habiagintzagatik ibiltzea (baita monolito hauetako eskalada ere) debekatuta dago. Eginora itzultzeko kronika honetan azaldutako bideak jarraitu beharko digutu.

Eskalada eta sarbidea debekatzen duen kartela. Debekatutako eremua "Usoa" eta "Aztorea" eremuetara mugatzen da.


DESKRIBAPENA

Goizeko zortziretan gelditu ondoren, 8:45tan Egino herriko elizaren ondoan kotxea utzi eta martxan jarri ginen.


Bidera hurbiltzeko: Elizatik paretara doan bidea jarraitu beharra dugu metro batzuetan bidegurutze batera ailegatu arte.


Dagoeneko Eginoko pareta bistan dugu


Bidegurutze hontan eskuinera hartuko dugu eta hurrengo bidegurutzean ezkerrera, 100 metro ibili ondoren langa bat topatuko dugularik. Argazkian langa atzean utzi ondoren ikusi daiteke. Kotxea uzten den lekutik langara bost minutu eskas izango ditugu.


Behin langa gurutzatu ondoren zementuzko pista bat jarraitu beharko dugu.


Eta berehala ur depositu bat topatuko dugu.


Ur depositua dagoen lekuan zementuzko pista amaitu egiten da. Dena den hemendik dagoen pista amaierarte jarraituko dugu paretaren azpirarte.


Paretara ailegatzear gaudela zertxobai eskuinera hartuko dugu argazkian azaltzen den bezela.


Eta berehala Xabier bidea hasten den haritz berezira ailegatuko gara. Kotxetik bidearen haserarte: 10-15 minutu.


Lehen luzea, 40 metro, V. Hau da bost luzeetatik errazena eta komeni da honelako bide batekin hastea gorputza pixkanaka egiteko. Bidea oin nahiz ezkuentzat helduleku paregabeak dituen plaka luze batetik gora doa pixkanaka eskuin aldera joateko joera duelarik. Bidearen amaieran tximinia antzeko bat topatuko dugu eta honen amaieran, leku zabal batean, lehenengo bilgunea parabolt eta argoila batekin. Parabolt bakarrez osatutako beste bilera bat dago hemendik 2 metro ingurura, baina zinta oso luzeak ez genituenez, lehenengo bilera bertan dagoen arkaitz bloke batean zinta bat pasatuz indartu genuen.

Trasteak prestatzen.


Bidearen lehenengo txapan.


Lehen metroetan, oso bide gozagarria da benetan.


Hemendik aurrera zertxobait eskuinera joko dugu hurrengo errepisatxo batera ailegatu arte.


Bigarren errepisatxoan.


Errepisatxo honetatik aurrera lotsagabe eskuinera hartuko dugu bilgunera eramango gaituen tximiniaren bila, argazkian nire buruaren gainean.


Josu bidearen lehen metroetan...


...eta Iker luzea amaitzear, bilerara ailegatzen.


Bigarren luzea, 45 metro, 6a. Hasieran metro erraz batzuk egin ondoren pareta bertikal bat topatuko dugu. Orain arteko lasaitasunak alde batera utzi eta pareta honetan lehen hestuasunak pasa beharko ditugu puntu motz batean zertxobait extraplomatzen da eta. Dena den, hasieran komentatu bezela, oso ondo dago txapatua eta inongo momentuan ez dago erorketa luze bat egiteko arriskurik. Lehenengo metro bertikalen ondoren ezkerrera pausu bat egin eta hemendik gora pitzadura batetik igotzen da pareta zertxobait etzaten delarik. Hasieran topatuko dugun bilgune bat atzean utzi eta bilgunea 15 metro inguruko arista hestu baten ondoren (3c mailakoa) dagoen leku eroso batean jarri genuen. Arista hestu hau parabolt batez dago babestua, baina dena den, badaezpada, aristaren hasieran microfriend bat jarri genuen.

Iker bigarren luzeari emateko prest.


Lehen metro errazetan ederki disfrutatu zuen, baina gero ederki hestutu beharrean izan zen.


Gauzak zailtzen hasten diren lekuan...


...Josuren begiradapean.


Orain dagoen lekuan metro t'erdi gora egin eta ezkerrera pasa beharko da.


Ezkerrera pasatzen.


Hemendik gora gauza zertxobait errazten da...


...eta pitzadura antzeko batetik gora igotzen da.


Josu zatirik tentenean eta beharbada zailenean...


...eta bertatik atera ondoren.


Iker eta Josu bigarren bilgunean. Argazkian arista ikusi daiteke. Parabolta non dagoen ere markatu dut.


Aristaren gainetik. Parabolta non dagoen markatu dut.


Hirugarren luzea, 45 metro V+. Oso luze ederra eta niretzat behintzat, aurrekoa baino zailagoa egin zitzaidan. Josuk esan zuen bezela "hankakin igo beharreko luzea da". Bide osoa plaka batetik gora doa. Lehen metro batzuen ondoren pentsaraziko gaituen adherentziko pausu bat topatuko dugu. Behin pausu hau atera ondoren Pareta tentetu egiten da baina helduleku onak dauzka. Etengabe joan behar da oin nahiz eskuentzat heldulekuak bilatzen (badaude eta). Bidea zuzen doa metro batzuetan eta gero ezkerreko joera hartuko dugu. Ezkerrera eginiko metro batzuen ondoren berriro ere zuzen doa plakaren amaierarte. Guk ez genuen bilgunerik topatu eta bilgunea guk jarri genuen bi arkaitz aprobetsatuz. Deskribapen batzuk diotenez, bilgunea aurkitzeko azken metroetan ezkerra ateratzen diren aseguru batzuk jarraitu behar dira zuzenean ikusten den aseguru bati kasurik egin gabe.

Hirugarren luzea bere osotasunean.


Josu luzearen lehen metroetan...


...eta adherentziko pausuan, beharbada luzearen pausurik zailena.


Gu bitartean nahiko lasai...


...nahiz eta Josuri ezin zaion begirada gainetik kendu behar.


Adherentziko pausuaren erdian...


...eta pausua atera ondoren.


Gero, esan bezela, bideak zertxobait ezkerrera jotzen du.


Josu berriro ere goraka zuzen hartu behar den tokian.


Ikusten denez txapa asko daude. Luze honetan 16-17 (ez nago oso ziur) erabili genituen.


Luzetik ateratzen.


Ni ezkerrera egiten den pausua atzean utzi ondoren. Azpian arista hestua ikusi daiteke.


Igoerarekin gozatzen.


Bilgunera ateratzeko azken metroetan.


azken esfortzua...


...eta bilgunera ailegatzen.


Hemendik laugarren luzera joateko soka jaso genuen.


Hirugarren eta laugarren luzeen artean ibili egin behar da tarteka ikusten diren puntu gorri batzuen atzetik. Bideak galera handirik ez dauka nahiko ondo zapaldua dago eta. Laugarren luzearen hasieraren ezkerrean parabolt bat topatuko dugu. Bertan Daysi batekin aseguratu nintzen Josu laugarren luzean aseguratzeko.

Laugarren luzea, 30 metro 6a+. Luze hau da bideari zailtasuna ematen diona. Luzea pitzadura bat duen 15 metro inguruko diedro bertikal batetik gora doa. Nahiz eta 6a+ maila izan txapak (bide osoan bezela) oso ongi jarriak ditu eta A0-n, egin daiteke. Behin pausu hau gainditu ondoren zailtasun maila jaitsi egiten da helduleko paregabeak nonnahi ikusiko ditugularik. Guk egin genuen "tranpa", pausurik zailenean txapa zapaltzea izan zen.

Diedroaren zailtasuna ikusteko eta irudi bat mila hitz baino hobea izaten denez, hona hemen Josuk eginiko lehen saiakeraren bideoa.


Josu lehen saiakeraren ondoren pausua nondik atera daiteken pentsatzen.


Pausu zailena atzean utzi ondoren.


Eta diedroaren amaieran.


Orain nire txanda. Argazkian Josu aseguratzeko erabili nuen parabolta markatu dut.


Lehen metro errazetan.


Diedroan sartzeko prest.


Goazen diedrora. Argazkian ikusten denez, ezkerreko paretan helduleko batzuk badira.


Eta hemendik aurrera besoetatik tiraka hasiko gara.


Eskuin oinentzat leku baten bila...


...eta lekua topatu ondoren.


Azkenean, argazkian ikusten den bezela, txapa zapaldu behar izan nuen.


Hemendik gora pitzaduratik tiraka igo nintzen bertan oinak enpotratuz.


Zailtasunak amaitzen.


Azken mugimentuetan.


Eta zailtasunak amaitu ondoren.


Bilgunera ailegatu ginenean, sokak jaso eta seigarren bilguneruntz abiatu ginen. bosgarren bilgunetik plaka batetik gora hamar metro inguru trepatu behar dira (oso erraza baina hobe ez eroritza) eta metro hauen ondoren, lehen egin dugun bezela, 100 metro inguruan marka gorriak jarraitu beharko ditugu seigarren bilgunera ailegartu arte. Bide honetan III mailako trepadatxo batzuk egin beharko ditugu.

Bosgarren luzea, 40 metro, 6a. Bilgunetik atera eta lehen metroak arista antzeko batetik egingo ditugu. Aristatxo hau amaitzen den lekuan metro bat ezkerrera egin eta zuzen abiatuko gara goruntz helduleko onak aprobetsatuz. Momentu batean, beharbada erabat gozatzen ari garenean, badirudi txapak amaitzen direla eta eskuinera pausu horizontal bat egin behar da. Pausu hau da luzeari zailtasuna ematen diona oinentzat ia heldulekurik ez dago eta. Helduleku txiki bat dauka eskuin eskuarentzat. Behin hemendik tira eta paretaren adherentziaz aprobetsatuz eskuinago dagoen helduleko handi batera ailegatuko gara. Gure esanetan "oinetan fedea izan behar den pausu horietako bat da". Behin pausu hau gainditu ondoren, laja batzuen laguntzarekin bilgunera ailegatuko gara. Bilgunea, orain arte bezela, leku zabal eta eroso batean kokatua eta bi paraboltez osatua dago.

Nik aristatxoa pasa ondoren.


Ezkerraldera egiten den pausua emateko prest.


Luzearen zatirik "errazenean".


Adherentziko pausua emateko prest...


...eta eman ondoren.


Josu adherentziko pausuan nire begiradapean.


Iker adeherentziko pausura eramango duen txapa kendu ondoren.


Magnesio pixkat...


...eta pausuari egurra ematea.


Pausua ia gainditua behin eskuineko helduleko handia hartu ondoren.


Pausua gaindituta...


...eta gainditu ondorenengo irifartxoa.


Josu eta biok seigarren bilgunean azpian Egino herria dugula.


Irteera. Bidetik irteteko, bilgunetik gora metro batzuk egin eta ezkerrera destrepatuko dugu belardi bateruntz. Belardian gora egin ondoren (begiratu berriro ere marka gorriak) 3c mailako azken paretatxo batera ailegatuko gara. guk zati oso hau sokarik gabe egin genuen. Paretatxoaren erdian parabolt bat topatuko dugu.

Iker eta biok azken paretatxoan sartzen.


Iker paretatxotik ateratzen eta ni lehen trepadan. Paretan marka gorri bat ikusi daiteke.


Trepadatxoaren zatirik zailenean...


...eta trepadatxotik ateratzen.


Bidea amaitu ondoren.


Josu azken trepadatxoan.


Jaitsiera. Behin azken trepadatxoa gainditu ondoren ezkerrera hartuko dugu Azor-etik jaisteko bide normala jarraituz. Jaitsiera plaka eta arkaitz artean doa eta bustia topatuz gero arriskutsua izan daiteke. Dena den zenbait lekutan kordinoak jarrita daude rapelatu ahal izateko. Jaitsierak guztira, rapelik jartzen ez badugu, 45 minutu eramango gaitu.

Beherunzko bidean. Jaitsiera non hartu behar den markatu dut.


Jaitsiera honen informazio gehiago nahi baduzue, Gorobeletik mundura blogean informazio ederra topatuko duzue. Informazio hau ikusi ahal izateko hemen klikatu.

Hormari azken begirada...



2 iruzkin:

  1. Zuek bai gogorrak, geratu barik zabizie ta!

    Erreportaia Itzela, Mucho Egino!

    ErantzunEzabatu
  2. Milesker artista!!!

    Egino joan beharreko leku horietako bat da, suposatzen det zuentzat Atxarte den bezela. Merezi du hona bisitatxo bat egitea.
    Ondo izan!!!

    ErantzunEzabatu