AZKEN 10 SARRERAK

2013/01/17

IRAULE (1511 m.), NARDASAKONEN ESKUINEKO KANALATIK ETA IPAR HORMAREN ZEHARKALDIA EGINEZ 2013/01/04

Egun bat lehenago Aralar inguruan ibili eta gero (erreporra irakurtzeko hemen klik egin) eta bertan topatu genuen elur eta izotzaren gogortasunak bultzatuta, Iker, Leku eta hiruok Gorbeiara joateko genuen asmoa alde batera utzi eta Aizkorriko kanaletara etortzeko plana egin genuen. Niretzat egun berezia izango zen, hilabete askoren ondoren, berriro ere kranpoiak eta pioleta jarri eta erabiliko nituen eta.

Sorbaldari sendatzeko asko falta zaiola jakinda, niretzat kanal erraz bat aukeratu nuen, honegatik Nardasakonera joango nintzela komentatu nien beraiek nahi zuten kanala egiteko. Nire asmoa? Iraulera Nardasakonetik igotzen den eskuineko kanala jarraitzea. Irauleko hiru kanal garrantzitsuenetatik hau zen egiteko gelditzen zitzaidan bakarra, eta nahiz eta sorbalda ongi ez izan, banekien aparteko zailtasunik ez duela eta irteera errazakoa dela.

Urte batzuetako argazki honetan Nardasakonetik Iraulera egin daitezken hiru irteera "garrantzitsuenak" markatu ditut: ezkerrean ohiko irteera, erdian Irauleko orratzarena (nire ustez politena) eta eskuinean eskuineko irteera, nik egin nuena.


Iker eta Leku ordea, inongo plan finkorik gabe etorri ziren, elurraren arabera kanal bat edo beste bat jarraituko zutelarik.

IBILBIDEA

Esan bezela, Nardasakoneko eskuineko irteera aukeratu nuen. Honetarako Nardasakon jarraitzea besterik ez dago, erabat zabaltzen den lekuan eskuinerantz hartu behar delarik. Irteera agerikoa eta oso erraza da, aparteko zailtasunik ez duena, gehienez 40-45 gradu izango dituelarik. Aizkorriko ertzara ere oinez irteten da inongo eskaladatxorik egin gabe.

Lekuk eta Ikerrek orratzaren irteera eta Irauleren gailurraren artean dagoen irteera extraplomatu bat aspaldian zuten begien artean, eta azkenean irteera honi saiakeratxo bat egitera joan ziren.

2010 urteko argazki honetan gorriz nik eginiko bidea (gero jaisteko jarraituko genuena) eta urdinez Iker eta Lekuk egindakoa margotu ditut, Leku eta Ikerrek jarri zituzten bilguneen kokalekua nola-hala zehaztuz.


Krokisa Irauleren ipar hormatik ikusita, gorriz eskuineko kanalaren igoera, urdinez aldiz, Iker eta Lekuk jarraitutako ibilbidea.


DESKRIBAPENA

Etxetik atera eta Zegamara iritsi ginenean aparkatutako kotxe guztiak izoztuta zeudela ikusi genuen. "Ostia, ze ona, gaur bai disfrutau behar diaula!!!" esan zuen Lekuk. "Bai joer, goien elurre bazeok harrie bezela egongoik"erantzun nion. Zegamatik gora, oraindik ilunpean, irrifarrea pixkanaka kentzen joan zitzaigun, pistaren ondoan ikusten genituen putzuak izoztuta ez zeudela ikusten genuen eta. Azkenik,, normalean kotxea uzten dugun bordara ailegatu ginenean, gure susmo txarrenak bete ziren: "Hemen beroa zeok" Lekuk, "Joer, inbertsio termiko putasemea!!!!" Ikerrek. Kotxearen epeltasunetik jaisterakoan elurra gogorra egoteko nahiko hotzik ez zegoela konturatu ginen: "Ta oain zer?" Galdetu genuen ia hiruok batera. "Beno, Nardasakonetik gora abittuko gaittuk ea elurrik bazeok" esan zuen Lekuk. "Txarrenen nik sartzeko asmoa deten kanaletik atera ta listo" komentatu nien "ta hola, gutxiñez, motxilan pixue eamanda entrenamentu gixa hartu daike".

8:20, Itzubiagako borda, 900 metro. Traste guztiak hartu, eta esperantza gutxirekin Nardasakonera abiatu ginen. Errepor honetan Nardasakonera doan bidea dagoeneko azalduta dudanez, bidearen deskribapenean ez naiz luzatuko.

Iker irteteko prest.


Nardasakonen sarreran grabatutako bideo "ironiko" eta "optimista".


Kanalaren hasieratik atzera begirada. Ikusten denez, Zegama inguruko zelaiak izoztuta daude.


Normalean metro guzti hauek elurretan egiten ditugu eta argazkian ikusten den moduan igotzea gure gogo eta moralean kalte handia egin zigun...


... batez ere atzerago zetorren Ikerri. Momentu batean kotxera itzultzea ere pentsatu zuen, beharbada Gorbeiara joateko denborarekin ibiliko ginela pentsatuz.


Ikerrek Goierriruntz eginiko panoramika.


Desesperazio puntuan geundela, pixkatean bi anaiak hitzegiten aritu eta batetik Gorbeiara joateko berandu eta bestetik elurrik gabe igotzea esperientzia berria izango zela elkar konbentzitu ondoren goruntz jo genuen.


Argazkian kanalaren lehen zatian topatu genuen elur zati bakarra ikusi daiteke. "Gutxiñez daun elurre gogorra dau" esan zuen Ikerrek irrifartsu.


Pagadia amaitzen den lekura ailegatu eta egoera onenean (zerbait esatekotan) eskuineko kanala zegoela ikusi genuenean Lekuri hemendik gora denok igotzea onena izango zela proposatu genion, nahiz eta berak Aketegi aldean beharbada elur gehiago egongo zela komentatu.

Bideo honetan Lekuk proposamenaren berri ematen du, eta guk, grabatzen ari dela aprobetsatuz, Aizkorrira etortzeko erabakia dela eta ilea hartzeari ekin genion.


Argazki honetan Iraulera Nardasakonetik doazen hiru irteera nagusiak markatu ditut. Orratzaren irteerara joateko bi bideak (gorria eta urdina -azkeneko hau bietatik errazena-) margotuta daude, baita guk jarraituko dugun bidea (eskuinean gorriz).


Atzera begirada. Eskuineko kanalean elurra zegola ikusi zuenean, "gutxiñez piolet berriak estreñatuko dittut" animatu zen Iker.


Bideo honetan Ikerrek, umorez, aurretik genuen egoeraren berri ematen du.


Hurrengo bideoa ikusi baino lehen argitu beharra daukat "Makoki" izenaren esanahia. Hitz hau Lekuk asmatutakoa da eta inoren "laguntzarik" gabe izaten diren istripu eta erorketei aplikatzen die. Atzo Malkorrira iristen ari ginela honen adibide bat izan genuen (bideoa ikusteko hemen klik egin).

Ondorengo bideo honetan, elurraren hasierara hurbiltzen ikusiko gaituzue, eta bide batez, Makoki hitzaren beste adibide bat, je,je,je.


Behin elurra hasten den lekura iritsi ginenean, pioleta eta kranpoiak atera eta kanalean gora igotzeko prestatu ginen. Tontakeri bat emango du, baina sentsazio ederra da hilabete askoren ondoren berriro ere kranpoi batzuk jantzi eta elurraren "krak-krak"-a oinen azpian sentitzea. Aspaldian ez nintzela hain zoriontsu maldan gora igotzen.

Irteeraren lehen metroetan. Harrigarria bada ere elurra nahiko ona topatu genuen, nahiz eta punturik egokienean ez izan. Atzean ikusten den horman ere kanal interesgarriak sortzen dira, nahiz eta oso luzeak ez izan.


Leku aurretik. Hasieran komentatu bezela, kanal honek ez ditu 45 gradu baino gehiago izango.


Iker kanalaren lehen metroetan.


Bideo honetan Nardasakonetik datorren kanal honen lehen metroak igotzen azaltzen gara.


Anaia pozaz zoratzen Olentzeroak ekarritako piolet berriekin.


Oraingo honetan Lekuri tokatzen zaio protagonista izatea. Bideoa, betiko moduan, umorearekin grabatu genuen.


Leku aurretik. Ikusten denez, kanalaren irteera elurrik gabe topatu genuen.


Kanalaren azken metroak elurrik gabe zeudela ikusita, bideo honetan ikusiko duzuen bezela, kanalaren eskuineruntz (igoerako norantzan) atera nintzen, mendiaren bestaldean elur gehiago topatuko nuenaren esperantzan...


... Baina mendiaren bestaldean elur gutxi eta zegoena oso bigun topatu nuen. Kuriosoa da mendi berean metro gutxietan elurraren egoera nola aldatu daiteken.

Argazki hau ertzatik egina dago, Bertan Iker elurretan egingo dugun azken metroetan ikusi daiteke. Geroago orain dagoen puntutik ezkerrera hartuko zuten beraien abentura jarraitzeko.


Berriro ere kanalera itzuli nintzenean zer egin hitz egiten aritu ginen. "Soka eta trasteak ekarri dittuzuela aprobetsatuz, zeatik eztezue zeoze itten?" Komentatu nien. "Jun den eunen ikusitako irteera extraplomatue probau dezakeu" esan zion Ikerrek Lekuri. "Ez dek txarra. Gañea hemendio trabesiatxo bat eiñez zuzen ateako gaittuk" Erantzun zion Lekuk. Honela, ni, argazkiak ateratzeko asmoarekin, kanalatik alde batera atera nintzen eta Iker eta Leku kanalaren ezkerreruntz ateratzen den bira antzeko bat jarraitu zuten arkaitz bloke handi bateraino, bloke honetan "0" bilgunea jartzeko asmoarekin.

Leku biran eta Iker eskaladako trasteak ateratzen. Ikerren atzean 0 bilgunea jarri zuten harkaitz blokea markatu dut..


Iker eta Lekuk egin zuten lehen luzea gutxi gora behera nondik doan markatu dut. Topatu zuten egoera kontutan izanda III graduaren inguruan ibiliko da. Lehen bilgunea zuhaitz batean muntatu zuten. Luzeak 20-25 metro inguru izango ditu.


Lekuk bilgunea muntatzen duen bitartean Iker trasteak prestatu eta ordenatzen.


Luzearen hasieran 2-3 metroetako hormatxo bertikal bat dago (luzeari zailtasuna ematen diona). Hormatxo hau pasa ondoren, luzea, zailtasun guztiak amaituta, zertxobait etzaten da bilgunerarino.

Iker hormatxotik ateratzen (goiko borobila). Bilgunea muntatuko duen zuhaitza non dagoen markatu dut.


"Zemuzkoa dek?" Lekuk, "Errexa, gozatzeko mukoa" Ikerrek. Egia esan, luze bat hasi behar denean, aurretik joan denari honelako gauzak entzuteak beti morala eta ausardia areagotzen ditu.

Iker bilgunea muntatzen. Ezkerrean irteera extraplomatua (saiatu zutena) non dagoen markatu dut.


Leku 0 bilgunean, atzean Aketegi mendiaren gailurra duela.


Gertuago... Bilgunea kentzen.


Leku bilgunea jaso eta lehen luzea egiten ari zen bitartean, dagoeneko hozten ari nintzenez, eskuineko irteera hau bukatzeari ekin nion, hemendik aurrera irteeraren abentura bitan banatu zelarik.

Aurretik dudana. Ikusten denez, irteerak ez dauka inongo zailtasunik.


Konturatu gabe Aizkorriko ertzara atera nintzen, hona hemen behera begirada.


Leku bitartean lehen bilgunera iritsi zen. Argazki honetan Iker bertan ikusi daiteke.


Lehen bilgunetik egindako panoramika.


Berriro ere nire istoriotxora itzuliz, Aizkorriko ertzara atera eta ezkerrera harkaitz artean igotzen bagara, 2-3 minutuetan Irauleko gailurrera iritsiko gara. Baina irteera eta gailurraren artean bada bira hestu bat Irauleko orratzaren irteera arte trabesian joaten dena (bidea deskribatzen dudan argazkian "trabesia" bezela izendatu dut). Gailurrera ailegatu aurretik bira hontatik metro batzuetan sartu nintzen Iker eta Lekuren bigarren luzeko argazki eta bideoak egin asmoz.

Beste abenturara itzuliz, Iker eta Lekuk egin zuten bigarren luzea aurrenekoa baino errazagoa da eta graduren bat emateagatik II inguruan egongo da. Honek ere 20-25 metro inguru izango ditu eta bilgunearen gainean dagoen blokea ezkerretik igo ondoren pixkanaka ezkerrera joan behar da erlaitz batera iritsi arte. Erlaitz txiki honetan bilgunea muntatzeko harkaitz bloke bat topatuko duzue.

Leku harkaitz blokea ezkerretik igo ondoren.


Erresalteko bidean.


Erresaltearen gainean, bertan bilgunea muntatuko du. Atzean, Aketegi.


Iker lehen bilgunean.


Bideo honetan Iker bigarren luzea amaitzen ikusi daiteke. Honetaz aparte ni nagoen bira ere ikusi daiteke. Lehen esan bezela, bira hau jarraitu ezkero Aizkorriko kresteriotik Irauleko orratzaren irteerarte joango gara, baina elur askorekin ez dakit nola egongo den.


Iker bigarren bilgunera iristen.


Iker bigarren bilgunera iritsi zenean berriro ere kresteriora itzuli eta Irauleren gailurrera igo nintzen. Gailurrean denbora luzean atseden hartu, jan eta edan ondoren, hasiera batean Iker eta Lekuk jarraitu behar zuten irteerara hurbildu nintzen ea ateratzen ziren, baina bertatik atera eta gainera ahotsak entzuten ez nituenez, orratzaren irteerara joan nintzen bertan Iker iritsi berria zela ikusiz: "Irteera zaile zeon?" Galdetu nion. "Extraplomoa nahiko haundie dau, igual elurre gehiagokin itteko modukoa izangoa, baña gaur nahiko larri ikusiet" erantzun zidan. "Ta Leku zemuz?", "Hasieran irteerari eman nahi zion, baña azkenen ni bezela atxantau inda" erantzun zidan irrifartxo batekin, Leku Iker zegoen tokira ailegatzen zen momentuan. "Hoi atatzeko mukoa zeok" esan zuen Lekuk "ea beize elurre botatzen dikenen itten diaun".

Denboraz atzeruntz eginda, datozen argazki eta bideoetan, beraien azalpenetan oinarrituz orratzaren irteerara nola ailegatu ziren azaltzen saiatuko naiz.

Bigarren bilgunera iritsi zirenean, erdi ensanblean, erdi askean, nik utzitako birara atera eta irteera extraplomatura iritsi ziren.

Ondorengo bideo hau lau bideo motzez osatuta dago. Lehenik Iker zeharkaldian bigarren bilgunetik irteera extraplomatuaren azpira iristen ikusi daiteke. Bigarren zati batean irteera beste baterako utzi eta Lekuren azalpenen ondoren Ikerrek zeharkaldia jarraitzen du eta hirugarrenean Iker orratzaren irteerarekin bat egiten den lekura iristen ikusten da.


Iker orratzaren irteerarekin bat egiten den lekuan. Irteera bere atzean dagoen horman dago.


Aurreko argazkia dagoen puntu beretik orratzaren irteeraren bigarren zatira ateratako argazkia. Dagoen elur eskasa nabaritu daiteke.


Argazkia hau dagoeneko ertzetik egina dago eta bertan Iker Lekuren zai ikusi daiteke aurreko bi argazkiak ateratako lekuan.


Ertzarako irteera egiteko, elurrik ez zegoela eta eskaladarako materiala zutela kontutan izanda bilgune bat muntatu eta irteera babestea erabaki zuten.

Leku kanalatik irteten.


Bideo honetan Ikerren irteera osoa ikusi daiteke.


Leku eta Iker ertzara irten ondoren, atzean Aketegi.


Kanalatik atera eta soka jaso ondoren, irteera extraplomatura hurbildu ginen egoera nola zegoen ikusteko. "Ufff ezteu bate ondo ikusi" Ikerrek, "beno, beste baten izangoa, hemendio ez da moittuko" erantzun nion, "bai, hoi atera beharra zeok" esan zuen Lekuk.

Azkenik, Irauleko gailurrera joan ginen (nik motxila eta traste guztiak han utzita neuzkan) eta bertan eguneko atseden luzea hartu genuen, urdaiazpiko tortilla, ura eta sagar konpota janez. Bertan geundela gehien harritu gintuena zerua hain garbia egotearena izan zen, inguruko eta hain ingurukoak ez diren mendiak nahiko garbi ikusi zirelarik.

Aketegitik Arbelaitzera eginiko panoramika.


Pamoramika hau Aizkorritik Arbelaitzera doa, aurrekoarekin 360 gradu osatuz.


Aurreko panoramiketan mendiak ezin identifikatu bazabiltzate, ondorengo bideoan Lekuk inguruan ikusten diren mendi garrantzitsuenak non dauden azalduko dizuete.


Mendiak identifikatzeko irakasketa honen ondoren, trasteak jaso (pioleta ta kranpoiak ezik) eta beherunzko bidea hartu genuen. 

Jaisteko nik igoerarako jarraitu nuen bide bera jarraitu genuen. Argazki hau oraindik ertzan egindakoa da.


Dagoeneko kanalean, ni hormara begira etorkizuneko proiektuen bila.


"Benooo azkenen ez naiz damutu honea etortzekin" esan nien. "De puta madre eonda" Ikerrek "hola pioletak estrenatu dittut". "Soka gehiagotan atera beharra zeok" Lekuk "gaur bezelako gauzak itteko". Honela, kontu eta etorkizunerako proiektu berriak fitxatzen ari ginela ttirri-ttarra behera joan ginen.

Jaitsieran, azken bideo honetan ikusten den bezela, badaezpada metro batzuetan elurrari begira jaitsi ginen, inongo ezustekorik ez izateko.


Kanalaren azken metroetan...


Bukatzeko irteeraren bideo-erreportaia Ikerren ikuspuntutik.