AZKEN 10 SARRERAK

2013/01/07

USURBE ETA MURUMENDIN BEHE LAINOAREKIN JOLASEAN 2013/01/05

Ostegunean Aralar inguruan eta ostiralean Iraulen irteeratxoak egin ondoren (erreporrak ea datozen egunetan jartzen ditudan), larunbatean bueltatxo lasai bat egitea pentsatu nuen.

Irteeratxo honetarako Josu eta biok elkartu ginen. Gure asmoa? Etxetik Usurbera igo eta hemendik Murumendira joatea, Murumenditik berriro ere etxera itzultzeko. Irteera hau hemen deskribatutakoaren alderantzizkoa izan zen, aldaketa bakarra, Usurbera igotzeko beste errepor honetan azaltzen den igoera bidetik igotzea izan zelarik.

Egia esan, nire asmorik garrantzitsuena Usurbeko magalean dauden eskoziar behiei argazkiak ateratzea zen, baina azkenean egunak behe laino itxi bat oparitu gintuen, eta honelakoetan argazki kamera prest izan behar da argazki ederrak atera daitezke eta.

Eginiko ibilbidearen nondik norakoak eta azalpenak goian jarritako erreporretan azalduta daudenez, argazkiak bakarrik jarriko ditut.

Erauskin auzotik gora Aizkorri behe lainoaren mugaren gainetik.


Goiko argazkia ateratako leku beretik atzera begirada.


Txindoki Aralarko puntarik altuena dirudi.


Aizkorri berriro ere, oraingoz elurrak atseden pixkat emango du.


Izugarri gustuko ditut behe lainoaren gainetik sortzen diren "irlak".


Argazki honetan behe lainoaren gainetik Gaintza herria ikusi daiteke.


Eta azkenean gure helburura ailegatu ginen, behi eskoziarrak dauden zelaia.


Ilez beteriko behi xelebreak dira, hemengoak baino txikiagoak.


Kuriosoak baina politak.


Usurbeko gailurretik ateratako argazkia. Behe lainoak egin ditzazken efektuak izugarriak dira.


Aizkorri pinudien gainetik.


Murumendiko gailurrera ailegatu aurretik Aralar aldera ateratako panoramika.


Gure mendia "itsasoaren" gainetik..


Murumendiko gailurretik ateratako argazkia, Gipuzkoa osoa behe lainoaren azpian zegoen bitartean guk eguzki ederraz gozatu genuen.


Izarraitz ere behe lainoaren gainetik...


Eta, nola ez, Aizkorri ere. Argazkiaren ezkerrean Usurbeko gailurra ere ikusi daiteke bere antena handiarekin.


Murumendiko gailurretik ateratako beste argazkia. Egia esan ez dakit zein herri den, bakarren batek badaki...


Txindoki Murumendiko gailurretik.


Ordiziako bidean.


Mariaratz errekaruntz ateratako argazkia.


Txindoki berriro ere. Mendi honek ez nau nekatzen.


Ioiako baserrietara ailegatzen.


Ioiatik behera Beasaineruntz ateratako argazkia.


Abarizketa baserriak laino artean..


Errenditutako zuhaitza eta honen atzean Aizkorriko mendikatea..


Arantzegi baserrietara ailegatzen.


Arantzegi baserrietara eramango gaituen pistara ailegatzeko azken metroetan.


Arantzegi baserrietatik behera.



3 iruzkin:

  1. A zer nolako argazkiak ateratzeko aukera eman digun lainoak! EDERRAK!

    ErantzunEzabatu
  2. Milesker Txauen ta igertu!!!

    Egia da lainoak ematen dituen aukerak apartak direla, batez ere ni bezelako "argazkilari" xinpleentzat, je,je,je.

    ErantzunEzabatu