AZKEN 10 SARRERAK

2013/01/09

AKETEGI ERPINA (1545 m.) NARDAGAIZTOTIK, "TXARANTSA" IRTEERA 2012-12-18

Astebete lehenago "Eskirol" irteerarekin (erreporra irakurtzeko hemen klik egin) izan zuten gozatzearen ondoren, abenduaren 18an Leku eta Iker Nardagaiztora hurbildu ziren elurra egoera onean egongo zenaren esperantzan.

Oraingoan, beraien penarako, ez zuten elurra modurik egokienean topatu, ez kantitate ezta kalitatearen aldetik ere. Dena den, egoera honek ez zien galerazi irteera berri batetik Aizkorriko ertzara-ra ateratzea. Egun honetan denbora osoan ertzaintzaren helikopteroaren begiradapean egin zuten eta hemendik jaio da "Txarantsa" irteeraren izena. Ertzaintza, galdutako Asteasuko mendizale baten bila ari zen. Tamalez, handik egun batzuetara mendizale honen gorpua topatu zuten. Hemendik nire doluminik sentikorrena familia eta lagunei.

"Eskirol" irteerarekin egin nuen bezela, esan "Txarantsa" irteeraren izena guk asmatu dugula. Irteera honek ziurrenik bere izen propioa izango du, honegatik. gure asmoa ez da urteetan jarraitu diren kanalen irteerak gure modura batailatzea. Izena hau "guretzat" sortu dugu, egiten ditugun irteera ezberdinak ezberdindu asmoz.

IBILBIDEA

Hasieran batean Nardagaizto jarraitu zuten laugarren erresalterarte. Laugarren erresaltearen aurretik, elurra jarraituz, ezkerreruntz hartu zuten eta bloke edo dorre karakteristiko baten ezkerretik igo ondoren, "Eskirol" eta "Babatxiki" irteeren artean atera ziren.

Argazki honetan gutxi gora behera jarraitutako bidea nondik nora doan margotu dut.


DESKRIBAPENA

Nardagaiztoren nondik norakoak hemen deskribatuta daudenez, amankomunean eginiko bidearen azalpenik ez dut emango.

Goizeko zortzirak, kotxetik irteteko prest.


Egunsentiaren lehen arrastoak Gazteluberri eta Beriainen.


Bideo honetan Leku kanalaren lehen erresaltearen eskuinetik topatuko dugun azken trepadatxoa igotzen ikusi daiteke. Lurra askatzen den moduagatik hotz handirik ez zegoela ere nabarituko duzue.


Iker lehen erresaltea gainditu ondoren. Elurra hostoz estalita dago.


Datozen bi bideotan bigarren erresaltea ekiditeko jarraitu daiteken beste aukera ikusi daiteke. Aukera hau erresaltearen ezkerrean (igoerako norantzan) topatuko dugu.

Iker erresaltea ekiditeko lehen zatian...


... eta bigarren zatian.


Behin bigarren erresaltea ere ekidin ondoren kanalean sartu ziren.


Bigarren erresaltearen ondoren... Ikusiko duzuenez, momentu batez elurraren egoera ona egon zitekenaren esperantza ere izan zuten.


Iker hirugarren erresaltera iristen.


Hirugarren erresaltean.


Hirugarren erresaltea eskalatzen. Ikusten denez, ia elurrik gabe topatu zuten.


Orain arte elurraren egoerarekin nahiko gustura zeuden, baina hirugarren erresaltea pasa ondoren, bideo honetan Ikerrek esaten duen bezela, elurraren egoerarekin zartako ederra hartu zuten. Eta honelakoetan gertatzen den bezela, aspaldiko kontu zaharrak ateratzen dira, arrastoa ez dela irekitzen eta honelako gauzak,je,je,je.


Eta zartakoa ahalik eta handiagoa izan zen laugarren erresaltearen egoera ikusi zutenean.


Honelakoetan onena inprobisatzea izaten da. Honela, argazkian ikusten den bezela, duela urte pare bat egin genuen bezela, ezkerreruntz jo zuten beste irteera baten bila. Dena den, duela urte pare bat "Bloke" irteera egin genuenean baino elur gehiago topatu zuten, orduan sokekin harkaitzetatik gora atera ginen eta.


Iker ezkerrera hartu ondoren.


Leku atzetik.


Lehen elur palaren ondoren gutxi gora behera jarraitu zuten bidea.


Berriro ere gutxi gora behera jarraitutako bidea. "Bloke" irteera egin genuenean Ikerren eskuinean izkutuan dagoen irteera jarraitu genuen.


Leku atzetik. Honelakoetan hobe da elurra ahalik eta zatirik handienean zapaltzen joan.


Iker "Bloke" irteeran jarraitu genuen irteeraren azpian. Oraingo honetan bide berri bat jarraitu zuen.


Eta bide berri hau jarraitzeko, lehenik ezkerreruntz (igotzeko norantzan) zeharkaldi bat egin zuen 10-15 metro inguru.


Zeharkaldiaren ondoren Lekuren zai. Hemendik aurrera jarraitutako bidea markatu dut.


Zeharkaldiaren ondoren, 30 metro inguruan belar malda batetik gora igo ziren.


Iker belar maldaren amaieran. Maldaren ondoren zeharkalditxo bat ezkerrera egin eta azken trepada baten ondoren zailtasun guztiekin amaitu zuten.


Leku azken zailtasunak amaitzen.


Zailtasun guztiak amaituta atzera begirada. Gutxi gora behera, Kanala utzi dutenetik gora jarraitutako bidea markatu dut..


Bideo honetan Lekuk nondik igo zirenen nondik norakoak azalduko dizuete besteak beste je,je,je. Aurreko eguneko kanalari erreferentzia egiten dionean "Eskirol" irteerari erreferentzia egiten dio.


Lehen "hierbing" trepadatxo hauen ondoren atsedentxo bat hartzea erabaki zuten. Jaitsieran atera zuten argazki honetan Nardagaizto utzi ondoren jarraitutako bidea nolabait markatu dugu, baita trepadatxo hauen ondoren bloke edo dorre karakteristikora eramango dien belar maldatxo erraza ere.


Leku aurreko bideoa eta atsedentxoa hartu zuten tokian.


Atsedentxoaren ondoren gora jarraitu zuten. Argazkian goraino jarraitutako bidea ikusi daiteke, baita ere dorre edo bloke karakteristikoa, eta honen eskuinetik igo zuten erresaltea (itzalpean).


Leku dorre edo bloke karakteristikora hurbiltzen.


Iker atseden lekua uzteko prest.


Bideo honetan Leku dorre edo bloke karakteristikoaren eskuinean dagoen erresaltea igotzen ikusi daiteke.


Bloke karakteristikoaren erresaltea igo ondoren, gutxi gora behera jarraitu zuten bidea. Argazkian "PDM" irteera ere ikusi daiteke.


Argazki honetan irteeraren sarrera gertuago ikusi daiteke, baita "PDM" irteera ere.


Iker bloke karakteristikoaren erresaltetik ateratzen.


Irteerara ailegatzeko jarraituko zuten zeharkaldiaren aurretik 30-40 metro inguruan zuzen goruntz jarraitu zuten..


Zeharkaldia hasi aurretik jarraitu zuten bidea. Urdinez "Eskirol" irteeraren bidea markatu dut. Argazki honetan inguruan jarraitutako beste irteera batzuk ere ikusi daitezke: "PDM", "2X1", "Batida" eta "Bizkaitarren koxkobilok".


Iker elur zeharkaldian. Hemendik gora elurraren kalitatea zertxobait hobea topatu zuten..


Bloke karakteristikoa dagoeneko atzean gelditu da.


Irteerara iristeko, elur eta belar zatiak tartekatzen joan ziren. Orokorrean erresalteak (argazkian ikusten den bezela) elurrik gabe zeuden, beste zatiak elurrarekin zeudelarik. Tarte honetan topatu zuten malda 40 gradutakoa gutxi gora beherakoa izan zen.


Azken elur zatiaren ondoren 3-4 metroetako arkaitz eta belar erresalte bertikal bat topatu zuten.

Leku erresaltearen aurreko elur zatian.


Iker erresalte honetatik ateratzen. Harrigarria bada ere, honelakoetan piolet eta kranpoiak ederki eskertzen dira.


Eta belar erresaltearen ondoren irteerarte elurra topatu zuten. Argazkiaren goiko partean bloke karakteristikoa ikusi daiteke.


Irteeraren sarrera dagoeneko gertuago. Argazkian "PDM" irteera argi ikusten da.


Datozen argazkietan ikusiko duzuenez, zati honetan elurraren kalitatea hobea zen, baita malda ere, 45-50 graduetara iritsiz.


Iker sarreran sartzeko prest.


Irteeraren sarreran. Zati honetan maldak 50 gradu inguru hartuko ditu.


Sarrera honek 15-20 metro inguru izango ditu. Baina Iker dagoen puntuan "rimaya" edo elur haustura (zerbait esateagatik) bat topatu zuen ez aurrera ez atzera gelditu zelarik. Gorriz, bukaeran jarraitu zuten bidea markatu dut.


Argazki honetan Leku elur hausturaren gainean dago zuzen atera nahian. Azkenean bere eskuinetik (margotuta dagoen bezela) elur haustura jarraituz atera zen.


Iker elur hausturara hurbiltzen eta gorriz, Leku bezela, jarraitu zuen bidea.


Elur hausturaren gainean. Hemen 2-3 metroetako trabesiatxo bat egin zuten gero zuzen, belar, elur eta arkaitz artean kresteriora ateratzeko.


Iker Aizkorriko ertzara ateratzen.


Aizkorriko ertzaren irteeran zailtasun guztiak amaitu ondoren. Goizeko 11:50ak dira.


Behera begirada. Gutxi gora behera jarraitutako bidea markatu dut. Lehenik,, bihurgunea egin zuten lekutik zuzen irteten saiatu ziren, baina azkenean elur hausturaren gainetik atera behar izan zuten.


Aizkorriko gurutzea.


Nahiz eta elurraren egoera hoberena ez izan, anaia oso gustura gelditu zen.


Aizkorriko ertzara atera ondoren, Aketegi Erpina eta Aketegiren gailurretara igo ziren Nardasakonetik jaisteko asmoarekin.

12:10, Aketegi Erpina, 1545 metro.


12:15, Aketegi, 1551 metro.


Inguru honetako kanaletara hurbiltzen garenean egiten dugun moduan, Nardasakonetik jaitsi ziren. Argazki honen kanalaren irteera ikusi daiteke (elurrik gabe ikusten denez).


Nardasakonetik behera ere elurraren kalitatea ez zuten oso ona topatu.


Zegamatik ateratako argazkia. "Kriston elur pilla daula emateik, baña etzeok bate ondo" esan zidan Lekuk argazkia erakutsi zidanean.


Bukatzeko, Ikerrek eginiko irteeraren bideo-erreporrarekin uzten dizuet.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina