AZKEN 10 SARRERAK

2012/12/19

AKETEGI ERPINA NARDAGAIZTOTIK, "ESKIROL" IRTEERA, 2012/12/12

Aizkorri elurtuta dagoen bakoitzean ehundaka argazki ateratzen dizkiogu gero etxean handitu eta kanal berriak edo ezagunen zirrikituak aurkitu asmoz. Azken urteotan pixkanaka helburu posibleen zerrendatxo bat egin dugu argazki ezberdinetan etorkizuneko proiektuak markatuz.

Joan den astean, Aizkorrik elurra zuela eta egun pare batean kristoneko hotza botako zuela aprobetsatuz, Iker eta Leku etxera etorri ziren zein kanal egin zezaketen galdezka. Ordenadorearen pantailaren atzean hiruak jarri eta azken urteotan ateratako argazkien ondorioz egiteke ditugun proiektuak aztertzen hasi ginen. "Holako fotografik eukitzea ondo zeok" esan zuen Lekuk "etxetik earki ikusten dituk txoko guztik". Denbora baten ondoren, aspalditik Aketegi Erpinaren ezkerrean (Zegamatik begiratzen badugu) zuzen-zuzen ateratzen dena diagonal bat egitea gomendatu nien, batez ere duen estetikotasun eta irteera ikusgarriagatik. Gainera, duela gutxi Ikerrekin Aizkorriko ertza zeharkatu nuenean, irteera hau non dagoen erakutsi nion. "Printzipioz diagonal hoi ittea jungo gea ea zemuzkoa den" esan zidan Ikerrek. "Bihar deittukoiat" Lekuk "...ta atsalden hire etxen azalduko gaittuk fotografik ikusteko". "Zuek bakizue, txoko ta zirrikitu guztik argazki kamarakin ametrallau ta gero etxen ikusiko ditteu" esan nien.

IBILBIDEA

Ibilbidearen deskribapenarekin jarraitu aurretik, esan "Eskirol" irteeraren izena guk asmatu dugula. Irteera honek ziurrenik bere izen propioa izango du, honegatik. gure asmoa ez da urteetan jarraitu diren kanalen irteerak gure modura batailatzea.

"Eskirol" amaitzen den gaina Illarrabeltxeko gaina bezala ere izendatua ikusi eta irakurri daiteke zenbait lekuetan. Nik Aketegi Erpinaren izena mantentzea erabaki dut gailur nagusiaren izena mantentzeko.

Aizkorri mendilerroko kanal nagusiak. 2017an Zegamako mapa toponimikoa argitaratu eta kanal eta mendiei jatorriko izena eman zien, izenak argazkian bezala geldituz.


DESKRIBAPENA

Argazki honetan hobe zehaztu dut Iker eta Lekuk jarraitutako bidea.


Nardagaiztoren eskalada hemen deskribatuta dudanez, bide honekin amankomunean egin zuten bidea ez dut berriro ere deskribatuko.

Goizeko zortzi t'erdiak. Bi artistak kotxetik irteteko prest. Kotxea (todoterrenoa) kanal hauek egitera etortzen garen puntu berean utzi zuten.


Egoera paregabea izan zuten, hotza eta zerua oskarbi, kotxea uzten dugun bordaren ondoko putzu izoztuari begiratzea besterik ez dago.


Txindoki eta Aralar egunaren lehen izpien artean.


Lehenengo erresaltera iristen. Normalean nahiz eta hotz egin, honaino iristerakoan beti berotzen gara. Elurraren egoera oraingoz gogorra topatu zuten eta horri eskerrak honaiko igoera erosoago egin zuten.


Lehenengo erresaltera 9:15ak aldera iritsi ziren basoan momentu batean erdi galduta ibili ondoren. Orain arte egin izan dugun bezela, lehen erresaltea bere eskuinetik (igotzeko norantzan) igo zuten. Elur eta lurraren egoera gogorra ikusita, kranpoi eta pioletekin "dry-tooling" (nolabait deitzeagatik) moduan igotzea erabaki zuten. Igoera hau hiru zatitan banatzen da:

Iker lehenengo zatitik ateratzen...


Leku bigarren zatiaren hasieran...


...eta azkenik Iker hirugarren zatia igotzen.


Leku hirugarren zatiaren amaieran...


Bigarren erresaltera iritsi zirenean, eta batez ere iaz izan genuen "ezustekoa" ikusita, ihaz bezela, erresaltearen ezkerretik (igoeraren norantzan) igotzea erabaki zuten.

Iker bigarren erresaltearen azpian. igotzeko ezkerrean ikusten den pagoaren ezkerretik igo ziren.


Bigarren erresaltea ezkerretik ekiditen...


Iker dagoen puntutik metro batzuk gorago igo eta kanalera pasa ziren (eskuinean).


Kanalera pasa aurretik atzera begirada...


Bigarren erresaltea ekidin ondoren dagoeneko kanalean sartu eta bertan konturatu ziren, gaur, Aizkorrin topatzen diren egun handi horietako bat izango zutela, elurraren egoera oso gogorra baitzen.

Iker hirugarren erresaltera ailegatzen. Ikusten denez, elur-jausien arrastoak daude elur bola moduan.


Hirugarren erresaltea. Erresalte honek normalean ez dauka aparteko arazorik.


Leku erresaltera hurbiltzen...


...Eta erresaltetik ateratzen.


Iker erresalte berean...


... Eta erresaltetik ateratzen.


A ze parea, eta a ze gozadea hartu zuten!!!!!


Eta hemendik gora Aizkorrin gutxitan izaten dugun elur gogorraz gozatzea. Elurraren egoera nolakoa topatu zuten ikusteko hona hemen bideo bat.


Hiru eta laugarren erresalteen artean.


Leku laugarren erresaltera ailegatzen.


Behera begirada, oso behean Zegama herria ikusi daiteke...


Leku laugarren erresaltea igotzen. Erresalte hau topatu zuten egoeran igotzea kristoneko gozada da. Elurra biguna dagoenean aldiz, arriskutsua bihurtu daiteke.


Laugarren erresaltea igo ondoren behera dagoen ikuspegia.


Iker laugarren erresaltetik ateratzen...


...Eta laugarren erresaltetik gora. Elurra, ikusten denez, paregabea.


Leku laugarren erresaltetik kanpo atzean Txindoki duela.


Laugarren erresaltetik gora, kanaletik ateratzeko bi aukera ditugu: kanaletik zuzen jarraitu (normalean kanaletik ateratzeko jarraitu izan duguna) edo ezkerreruntz ateratzen den adar bat jarraitzea (urdinez markatua). Iker eta Lekuk bigarren aukera hau hartu zuten.


Iker Nardagaiztotik ateratzeko hartu zuten bidean gora. Bidearen amaieran 2-3 metroetako erresaltetxo bat igo behar izan zuten.


Irteeran dagoen erresaltetxoan...


Leku erresaltetxora hurbiltzen...


...Eta erresaltetxotik ateratzen. Hau da haize hotza!!!!


Erresaltetxo hau igo ondoren, diagonal bat eginez, bidea ezkerreruntz zuzen hartu zuten, bi harkaitzen artean ikusten den erresalte bateruntz.

Erresaltetxoa igo ondoren aurretik dutena. Urdinez bidea markatu dut. Harkaitzen arteko erresaltea non dagoen ikusi daiteke.


Leku atzetik...


Giroa eta parajea, paregabea!!!


Iker gainean Aketegi Erpina duela. Ikusten denez ezkerreruntz lotsagabe hartu zuten, normalean jarraitzen dugun bidea alde batera utziz.


Leku harkaitzen arteko erresaltera hurbiltzen..


Erresaltea igotzeko prest. Erresalteak 4-5 metro inguru izango ditu eta "dry-hierbing" estilo goierritarran ongi igotzen da.


Lehen metroetan...


Honelako erresalteak kontu handiz igo beharreko puntuak dira, baina zorionez, belarra izoztuta dagoenean pioletek ederki heusten dute.


Erresaltetik ateratzen.


Iker atzetik.


Erresaltearen erdian...


...Eta bertatik ateratzen.


Argazkian ikusten denez erresalte hontatik gora elurra oraindik gogorragoa topatu zuten.


Eta elurra gogorra dagoenean gertatzen den bezela, noizik eta behin atsedentxo bat hartu behar izaten da. Ikerren parean (pixkat eskuineruntz) nik proposatu nien kanalaren sarrera ikusi daiteke, urte batzuk beranduago "Nardagaiztoren ezker adarreko irteera zuzena" bezala batailatuko genuena.


Leku ere ederki gozatzen.


Aizkorrin kranpoiak modu honetan oso gutxitan sartzen dira.


Leku Ikerren parera ailegatzen. Atzean ikusten den ertza da Aketegira (Nardagaizto jarraituz) igotzerakoan igo behar dena azpian ikusten den elur pala igo ondoren.


Biak elkartu eta nik proposatu nien irteera aztertzen ari zirela, bapatean ezkerrera begiratu eta "Eskirol" bezala izendatuko zuten irteera topatu zuten: Tentazio handiegia gaur elurra dagoen bezela pasatzen uzteko. Argazkian urte batzuk beranduago eskalatuko genituen "2X1" eta "Batida" irteeren kokalekua ikusi daiteke.


Irteera gertuago... Gero etxera itzuli zirenean irteera honi "Eskirol" izena emango genion.


Baina irteera honetara ailegatzeko zeharkaldi bat egin behar izan zuten. Beharbada irteera hauetara zuzenago iristeko erosoago izango da Aketegiren Ezkerreko Kanala jarraitzea.

Argazkian Iker zeharkaldiaren hasieran.


Iker zeharkaldian.


... Eta zeharkaldiaren amaieran. "Nola ikustek?" Lekuk.



"Ikusi? De puta madre" Ikerrek. Erantzun hau ematea normala izan zen aurretik hau ikusi ondoren.  Gorriz, jarraitu zuten bidea.


Iker Lekuren zain zeharkaldiaren amaieran.


Aurretik dutena. Ikusten denez, hemen ere, zuzen jarraitu ezkero, irteera ezberdina jarraitu daitezke. Nondik atera aztertzen aritu ondoren, azkenean, hasieran ikusi zuten irteera jarraitzea erabaki zuten. Gorriz, jarraitutako bidea. Beste bi irteeretatik urte batzuk beranguago irtengo ginen. Irteera hauei "2X1" eta "Batida" izenak eman genizkien.


Iker irteerara hurbiltzen.


Irteera hiru zatitan banatu daiteke: Hasiera batean belar eta elurrez estalitako 5-6 metroetako erresalte erdi-bertikala igotzen da.

Iker lehen erresaltea igotzeko prest.



Hau da zorion aurpegia!!!!


Lehen zatiko erresaltearen azken metroetan.


Erresalte honetatik behera begirada. Leku erresaltera hurbiltzen.


Erresaltearen lehen metroen ondoren...


Leku jo ta su erresaltearekin borrokan.


Iker bezela, Lekuri ez zaio irrifarrea aurpegitik desagertzen, arrazoi faltarik ez du.


Irteeraren bigarren zatian, erresaltea atzean utzi ondoren 10-15 metro inguru eskuineruntz poliki-poliki desbideratuko gara elurretan murgilduta. Hemen maldak 55-60 gradu inguru izango ditu.

Iker desbideratu behar den puntura ailegatzen.


Irteeraren hirugarren eta azken zatian, arkaitzen arteko kanal batetik gora igotzen da, argazkian ikusten den bezela. Kanal honek beste 15-20 metro inguru eta 50-55 gradu inguru izango ditu.


Leku kanalera hurbiltzen.


"Irteera hain guapoa ikusita bakoitzak zati bat ittea erabaki genuen" esan zidan Ikerrek. Bideo honetan Leku irteerako kanalaren lehen zatian ikusi daiteke.


Iker irteerako kanalean...


... Eta Lekuren parera ailegatzen.


Hemendik gora, Ikerrek eman zion.


Irteteko bi aukea ditugu: eskuinean topatuko dugun 2-3 metroetako erresaltea edo zuzen malda erraz batetik jarraitzea. Elurraren egoera izugarria ikusita Ikerrek lehen aukera aukeratu zuen...


... Irteerako erresaltean pioletak ongi sartuz...


... Eta erresaltetik ateratzeko.


Leku amaierara hurbiltzen, berak bigarren aukera hartu zuen.


Irteeran, atzean Aketegi Erpinaren gailurra duela.



Behin Aizkorriko ertzara irten ondoren, dagoeneko terreno errazetik Aketegi Erpinaraino kresteatu zuten.


Aketegi Erpina gertu...


Modu honetan, kotxetik 8:30etan atera eta bidean atsedentxo bat hartu ondoren, ttipi-ttapa 11:50etan Aketegi Erpinaren gailurrera iritsi ziren.

Aketegi Erpina, 1545 metro. Zementuzko oinarrian dagoen izotz geruza ikusi daiteke.


Eta Aketegi Erpinetik di-da batean Aketegira, argazkian ikusten den bezela.


Aketegin elurraren egoera eta denboraz ongi zihoazela ikusita, Iraule orratzaren kanala eskalatzea erabaki zuten. Honetarako, Nardasakonetik jaitsi eta hemendik ezkerreruntz (jaitsierako norantzan) jo zuten, aurretik "como Dios manda"-ko hamaiketakoa eginez, noski.

Iker Aketegitik behera. Parean, Arbelaitz, Iraule eta honen aurrean bere orratza ikusi daitezke.


Lehenik Nardasakonen irteeratik jaitsi ziren.


Iker Nardasakonen irteeraren erdian. Hemen ere elurra primerakoa topatu zuten.


Leku irteera beretik behera. Irteera hau hain elurtuta eta hain elur onarekin topatzea kosta egiten da.


Normalean, Nardasakonen irteeraren aurretik (igotzen ari garela) elur errepisa bat egiten da. Puntu hau izan zen Lekuk eta Ikerrek aukeratu zutena merezitako hamaiketakoa egiteko.


Honelakoetan te beroa eta urdaiazpiko tortilla ogitartekoa ederki sartzen dira.


Ordu laurdenez patxadan izan ondoren, motxilak eta behar ez zuten guztia errepisan utzi (jaitsieran jasoko zuten) eta Iraule orratzaren kanalaren bila joan ziren.


Leku Nardasakonen behera.


40-50 metro inguru beheruntz egin ondoren, ezkerreruntz desbideratu (jaitsierako norantzan) eta arrasto baten atzetik arkaitz baten ondoko erlaitz batera ailegatu ziren.

Iker erlaitzara iristen...
92 argazkia da

... eta erlaitza zeharkatzen. Ikusten denez, hemen dagoeneko arrastoa topatu zuten.


Erlaitzaren ondoren hau izan zen topatu zutena, elur izoztua eta izotz plakak...


... Bai, bai, gezurra badirudi ere, izotz plakak!!!


Hemendik gora dagoeneko bide ezaguna zuten (igoera honetako beste errepor batzuk ikusteko hemen klik egin). Orratza erreferentzi bezela hartuta, bere eskuinetik (igoerako norantzan) hartu behar da.


Leku lehen erresaltetxo baten ondoren.


Orratzara eramango gaituen erresalte bertikalera ailegatu aurretik hainbat erresaltetxo gainditu behar dira.


Leku orratzaren erresalte bertikalera eramaten duen azken erresaltetik ateratzen.


Iker erresalte bertikalean.


Ikusten denez, elurra ederki trakzionatzeko modukoa topatu zuten.


Erresalte honen lehen zatia gainditu ondoren...


... Eta bigarren zatian. Dagoeneko orratzaren itzalpean.


Gogorrena pasa ondoren.


Orratzaren azpian dagoen bilgunera iritsi eta bertan Lekuk erreleboa eman zion. Argazkian "orratzaren irteera zuzenaren" sarrera ikusi daiteke.


Iker atzeko harkaitzean dagoen bilgunearen ondoan.


Bilgunearen ondoren kanaletik irteteko igo behar den lehen zatian. Honen amaieran ezkerrera hartuko dugu.


Zati honen amaieran.


Iker zati honen lehen metroetan...


... Erdialdean...


... Eta amaieran.


Nork esan du Aizkorrin ezin dela izotzetan eskalatu? Jejeje


Amaitzeko, irteera eskalatu zuten. Ikusten denez, sekula baino elur gehiago topatu zuten, normalean topatzen diren arkaitz guztiak estalita zeudelarik.


"Hain errex ikusi nun, ze ahalik eta bertikalen sartu nintzen" esan zidan Ikerrek etxean.


Irteeraren zati hestura ailegatzen. Hemen Lekuri txanda eman zion.


Leku irteeraren lehen metroetan...


... Ikerren parera iristen...


... Ikerri erreleboa eman ondoren, zati hestuenean sartzen...


... azken aupada...


... eta kanalatik ateratzen.


Iker zati hestuan.


Irteteko prest...


...eta kanalaren irteeran.


Ohiko legez, kanalaren irteeran dagoen gurutzean argazkia. Aupa zuek!!!!!


Eta eguneko bigarren kanal hau egin ondoren, traste guztiak jaso eta Nardasakonetik behera abiatu ziren kotxera itzultzeko.


Hau da gozadea hartu zutena!!!


Pagadira iristen..


... Eta pagadian behera azken egunetan ibilitako mendizaleek utzitako arrastoen atzetik.


Kotxera eramango duten pinudira sartzen.


Atzera azken begirada. Argazkian Aketegi Erpina (Aketegi bezala izendatua) eta Iker eta Lekuk eginiko "Eskirol" irteera non dauden markatu ditut.


Seguratik ateratako Aizkorriren azken argazkia. Ea aurtengo neguan honelako egun gehiago topatzen dituzten/ditugun.


Amaitzeko, irteeraren kontaketa Ikerren eskutik... Merezi du bideoa ikustea.


Bideo honetan igoera osoa 2014ean egindako igoeran ikusteko aukera izango duzue.


BESTE IGOERA BATZUK

- 2016ko Otsailean egindakoa.


2 iruzkin:

  1. Zorionak lan eder eta luze honengatik, ikaragarrizko landa da eta. Mila esker denokin elkarbanatzeagatik artista! gorantziak anaia eta kuadrila osoai.

    Ondo segi! ta animo zure erronkarekin.

    ErantzunEzabatu
  2. Milesker giroa!!!!

    Erreporra astuna ez egitearren, hasieran kanal bakoitzetik errepor bat egitea pentsatu nuen, baina modu honetan ez zen bi artista hauek eginikoa bere osotasunean dastatuko.

    Erronka bere hortan doa, poliki-poliki baino pausu onean.

    ErantzunEzabatu