AZKEN 10 SARRERAK

2014/04/05

AKETEGI ERPINA (1545 m.) EZKERREKO KANALATIK, "2X1" IRTEERA, 2014/03/16

Gure aitonak bizitzak ematen dituen aukerak aprobetsatu egin behar direla esaten zigun. Aitonak esaten ziguna "El club de los poetas muertos" filmeak famatu egin zuen "Carpe diem" (Eguna edo momentua aprobetsatu) esaldiarekin erlazionatu izan dut beti. Egunero esnatu eta hurrengo egunerarte 86.400 segundu ditugu gastatzeko. Segundu hauek erabat aprobetsatu eta bizitzea komeni zaigu, tamalez ez baitira itzuliko.

Ez dakit egunero zenbat segundu galtzen ditugun burua momentuan izan ordez beste leku batean dugulako. Tamalez, bizitzaren egunerokotasunak nahi baino gehiagotan eramaten gaitu eta gune edo espazio gutxi ditugu segunduak bizitzeko. Nire kasuan segunduak intentsitate osoz mendian eta eskaladan bizitzen ditut, baina bakoitzak segunduak bizitzeko guneak aurkitzen ditu, meditazioa, otoitza, kirola, irakurketa edota musika bezelakoetaz gozatuz.

Segunduak bizitzeko gunerik baduzue?

Aukerak aprobetsatu behar direla esaldira itzuliz, azkeneko irteera honetan ederki aplikatu genuen. Aizkorrin kanalak egiteko azken aukera izango genuenaren beldurrez eta elurraren egoera paregabea zegoela ikusiz, kanal bat egin beharrean bi egin genituen, eguna ederki aprobetsatu eta segunduak banaka-banaka biziz.

IBILBIDEA

Bidearen deskribapenarekin jarraitu aurretik, esan "2X1" irteeraren izena guk asmatu dugula, gure erreferentziarako. Irteera honek ziurrenik bere izen propioa izango du, honegatik. argi utzi nahi dut gure asmoa ez dela urteetan jarraitu diren kanalen irteerak gure modura batailatzea.

Ibilbidea Itzubiagako bordan hasi genuen. Hemendik, Zegama - Aizkorri maratoiaren ibilbidea 20 minutuz jarraitu, eta Aketegiko Ezkerreko kanala igo genuen. Kanalatik irten eta Josurekin "Babatxiki" irteera egin genuenean bezela, eskuineruntz jo genuen pasabide hestu bat zeharkatuz. Honen ondoren, "Bakarka", "kolpez kolpe", "babatxiki", "PDM" eta "Txarantsa" irteerak gure ezkerrean utziz, "Batida" eta "Eskirol" irteetara doan kanaleraino iritsi ginen. Hemendik gora igo eta, "Batida" eta "Eskirol" artean dagoen irteera hestutik, ertzara atera ginen.

Jaisteko, Aketegira igo eta honen ipar aurpegitik zeharkaldi bat egin ondoren Nardasakonera joan eta hemendik kotxera itzuli ginen.

Argazki honetan gutxi gora behera jarraitutako bidea margotu dut.


Argazki honetan bidea zehatzago ikusi daiteke. Gorriz igoerakoa eta orlegiz jaitsierakoa.



DESKRIBAPENA

07:05, Itzubiagako borda, 940 metro inguru. Goizeko frexkurarekin trasteak banatu eta ibilbidea hasi genuen.

Aketegi Erpineko ezker kanalaren nondik norakoa hemen deskribatuta dudanez, kronika honetan ez dut bidearen zehaztasunik emango.

Lehenengo ehiza postua atzean utzi ondoren.


Bigarren ehiza postua.


Bigarren ehiza postuaren ondoren dagoen pago bereziaren ondoan.


Ehiza postuak atzean utzi ondoren txondor leku batera iritsiko gara. Bertatik eskuinetik inguratuko dugun orratza zuhaitz artean ikusiko dugu.


Pixkanaka malda tentetzen doa eta zuhaitzen laguntzarekin hobe igotzen da. Zati hau elurra edota lokatzarekin ez da eroso igotzen oso irristakorra izaten baita.


Iker orratzaren azpian.


Orratza inguratzeko bi aukera ditugu: lehenengoa bere eskuineko hormaren azpitik igotzea (II-III) edota orratzatik 20 metro eskuinerako zuhaixkei helduta igotzea (II). Guk bigarren aukera hartu genuen.

Iker zuhaixken laguntzaz orratza inguratzen.



07:55, Erresaltea. Erresaltea guk topatu genuen bezela, harkaitza lehorrarekin, ez dauka zailtasunn handirik (II) eta helduleko paregabeak ditu. Harkaitz busti edo elur arrastoak dituenean zailtasuna igo egiten da.

Iker erresaltea igotzeko prest eta Leku goian.


Bideo honetan Iker erresaltea igotzen ikusteko aukera izango duzue.





... kanalaren azpian daogen zelai zabalarte.



08:10, Aketegi Erpineko ezker kanalaren hasiera. "Uffff, elurre eztau ba oso gogorra" esan nien kanalaren hasieran zegoen elur arrastoetan horkatiletaraino sartzen nintzen bitartean.

Kanalaren hasieran dagoen lehen erresaltetxo errazean.


Lehen erresaltetxo erraza igo ondoren 30 metro inguru elurra zapaldu gabe igo behar izan genituen.


Elurra zegoen lekura iritsi ginenean kranpoi eta pioletak ez ateratzea erabaki genuen, elurra nahiko bigun zegoen eta. "Hola goien bazeok, jai zeukeau" esan zuen Lekuk.

Kanala tarteka elurretik eta tarteka elurrik gabe igotzen joan ginen. Argazkian kanala amaitzen den lepoa eta ohiko irteera ikusi daitezke.


Igoera entretenigarriagoa egiteko, eta batez ere elurra oso biguna zegoela ikusita, harkaitzetik igotzea erabaki genuen.


Behin kanaletik irten ondoren dagoeneko etengabeko elurra topatu genuen. Tarte honetan elurra ez genuen hain bigun topatu baina hala ere kranpoirik ez ateratzea erabaki genuen. Kanaletik eskuineruntz jo nahi genuenez, Josurekin "Babatxiki" irteera egin genuen ibilbide bera jarraitzea erabaki genuen.

Iker eta biok eta erresaltetxo edo pasabide hesturaino egin genuen ibilbidea.


Erresaltetxo edo pasabide hestua eta hemendik gora jarraitu genuen bidea.


Pasabide hestua igaro ondoren. Zuzen jarraituz gero "Bakarka" irteerara joango ginateke. Guk, argazkian ikusten den bezela, eskuineruntz hartu genuen.



Iker eta Leku pasabide hestuaren irteeran.



Bideo honetan pasabide hestutik gorako zatia ikusteko aukera izango duzue.




Eskuineruntz egin genuen zeharkaldian.


Oraingoan, "Babatxiki" irteera egin genuenean bezela, eskuineruntz zeharkaldi bat egin genuen, zeharkaldian "kolpez kolpe", "Babatxiki", "PDM" eta "Txarantsa" irteerak gure ezkerrean utziz,


Zeharkaldian, ezkerrean "Txarantsa" irteera ikusi daiteke.


Nahiz eta ez iruditu, hemen malda handia dago.


Leku eta Iker zeharkaldiaren amaieran.


09:05, irteera eramango gaituen kanala. Zeharkaldiaren ondoren, "Batida" eta "Eskirol" irteetara doan kanaleraino iritsi ginen. Atsedentxo bat hartu eta pixkanaka goruntz hasi ginen. Goruntz gindoazen heinean elurra gogortzen zihoala ikusita gure konfidantzak ere gora egin zuen. Oraindik eguzkiak jo gabeko zati batera iritsi ginenean elurra benetan gogorra topatu genuen: "Ostia ze ona!!!" Bota nien "ikuste al dezue kranpoiak ze gutxi sartzeien?".

Bideo honetan elurraren egoeraren ideia bat egiteko aukera izango duzue.



Kanalaren irteera ondo grabatzeko asmoarekin Leku eta Ikerri pasatzen utzi eta igoera grabatzeari eman nion.

Leku irteeratik atera ondoren eta Iker irteeran sartuta.



Gertuago...


Bi gazteak irten ondoren nire txanda iritsi zen. Gozo-gozo, elur gogorraren "krak-krak" hotsaren laguntzarekin irteeraren azpira iritsi nintzen. Irteerak 10-15 metro inguru izango ditu eta hestu-hestua da. Guk topatu genuen bezela (elur gogorrarekin) nahiko ongi igo genuen, baina elur bigunarekin oso zaila izango denaren tankera dauka. Eskuentzat helduleku onak topatu genituen, baita pioletekin gantxeatzeko ere.

Ni irteeran, ikusten denez hestu-hestua da.


Irteera osoa bideo honetan ikusteko aukera duzue.




09:15, irteera. "Ostia ze ona!!!!!" Bota genuen gora iritsi ginenean. "Ze ordutan bizi gaittuk?" Bota zigun Lekuk, "beatzik eta laurden" erantzun zion Ikerrek. "Ta beste bat itten badeu?" Galdetu nien, "Batidatik jatsi eta Eskirol indezakeu" esan nien. "Hoi earra izangouan" esan zuen Lekuk. "Zuk ze esatezu?" Galdetu genion Ikerri, "nigatik primeran" erantzun zigun.

Horrela ba, "Batida" irteera kontu handiz destrepatu eta "Eskirol" irteeraren azpiraino jaitsi ginen.


"Ni harkaitz baten gañera igo eta igoera azpitio grabaukoizuet" esan nien, "hola, gero zuek nere igoera grabatzeik dezue". "Elegante!!!" Erantzun zidan Lekuk.

Nik grabaketa egin nuen "aulkian".


Iker "Eskirol" irteeraren lehen metroetan.


Irteeratik ateratzen.


Ni grabaketa lekuan irteeratik ikusita...


... Eta Iker irteeran grabaketa lekutik ikusita.


Leku grabaketa eleganteago bat egiteko asmoz ertzan metro batzuk ibili zituen.

Ni "Eskirol" irteeraren lehen metroak egin ondoren.


Irteeratik gertu, atzean Aizkorriko gurutzearen gailurra ikusi daiteke.


Eta irteeran, hori da zoriontasuna bizi izan nuena!!!!!


Bideo honetan igoera osoa ikusteko aukera izango duzue.




Kresteatzen hasteko prest.


Hiruok berriro ere ertzan elkartu ginenean poliki-poliki Aketegi Erpinera joan ginen.



09:35, Aketegi Erpina, 1545 metro. "Gaurkoa earra izandek" bota zuen Lekuk "ospatu beharra zeukeau". Aketegi Erpinean dagoen zementuzko mogotera igo eta Ikerrekin batera gaurko eguna ospatzen hasi ziren.

Leku eta Iker Aketegi Erpinean.



Ur pixkat edan, zerbait jan, momentuaz gozatu eta Aketegira abiatu ginen.

09:45, Aketegi, 1551 metro. Bertan argazki pare bat egin eta beheruntz jarraitu genuen.

Aketegi, 1551 metro.



Jaisteko, hemendik behera egiten dugun moduan, Aketegiren ipar aurpegiaren zehar zeharkaldi bat egin eta Nardasakonera joan ginen, hemendik behera lasai-lasai, hamaikak aldera kotxera iritsiz.


Amaitzeko, irteera laburtzen duen bideo-erreporra uzten dizuet, espero dut gustuko izatea.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina